viernes, 14 de enero de 2011

Urko Vera, Athleticetik oso hurbil


Kluba jokalariaren ordezkariarekin negoziatzen hasi da dagoeneko. Orain arte hamaika gol sartu ditu gazteak Bigarren B Mailan eta multzoko bigarren golegile nagusia da.

 

 

 







Urko Vera Athletic Clubeko jokalaria izan daiteke hurrengo egunetan. Lemoako aurrelariaren fitxaketa talde zuri-gorriarentzat oso interesgarria izango delakoan dira Bilbon eta jokalariaren ordezkariarekin negoziatzen hasi dira dagoeneko.
1997tik eta 1999ra bitartean Lezaman izan zen. Ondoren, Santutxun, Laudion, Portugaleten, Eibar B-n eta Lemonan aritu da.
23 urte ditu Verak eta egun Bigarren B Mailako II. multzoko bigarren golegile nagusia da 11 golekin.

Benetan zoragarria…

jueves, 13 de enero de 2011

Polizia mozkorturik



Policía de Tutera tras negarse a hacer el test de alcoholemia

El responsable de la Policía española en Tutera, Félix de Benito, ha sido apartado de sus responsabilidades de mando tras negarse a realizar una prueba de alcoholemia tras cometer una infracción de tráfico.

Lotsagarria

Herrialde batzutan, erritual modura urtero egun batian delfiñak akabetan ditxuzte. Imaginak ikustia besteik ezta biher astakeri honetaz konturatzeko. Mesedez…lotsagarria.

Belen Esteban beti denon ahoetan



Arrazoi batengatik edo beste batengatik Belen Esteban beti denon ahoetan dabil. Orain dela gutxi itxura aldaketa dela eta ( begipe, sudurrean) hainbat aldizkarien azalean agertu da. Ondoren gabon zaharretan Jorge Javier Vazquekin batera gabon zaharrak aurkeztu zituen. Nahiz eta oso urduri egon, ondo irten zitzaien. Beleneri buruz dakigun azken berria da bere Andreita kutuna bere aitarekin igaroko dituela erregeak. Eta horrela Belen bere kabuz igaroko da eta egun batzuk edukiko ditu bere gizonarekin deskonektatzeko. Hala ere denok ezagutzen dugun bezala Andreita Ambicionesetik itzultzen denean gure Belenek zelan igaro duen bere alaba bertan hitz egingo du eta hau ez da beti ona izaten izan ere Belen ez da ondo eramaten bere alabaren aitarekin. Zein izango da hurrengo ustekabea??

Bratt Pitt eta Angelina Jolie Haitiri lagunduz

Urtarrilaren 14ean lurrikara baten ondorioz esnatu egin ziren Haititarrak, eta galera ikaragarriak egon dira. Horrez gain hainbat ume umezur geratu dira eta momentu hauetan kalegorrian daude inolako laguntzarik jasan gabe. Lurrikara hain ikaragarria izan da non hildako biztanleria kopurua oso handia izan dela. Gainerako lurraldeak egoera hau hobetzeko egin duten lehenengo pausoa dirua bidaltzea da, bigarrena gendea ,bertako egoera hobetzeko, bertara agintzea. Estatuak egindako apartez hainbat pertsona famatu hondamendi hauetan parte hartu nahi izan dute, horren lekuko Bratt Pitt eta Angelina Jolie ditugu. Nahiz eta bertara ez dira joan, milloi bat dolar eman dute bertako biktimei lagundu ahal izateko. Oraingoan ere argi dugu hollywoodteko bikoterik lagunkideenak direla eta diru hau "medicos sin fronterasi" eman diote. Milloi bat dolar eman dutenean hainbat hitz aipatu dituzte:
"Ikaragarria da horrelako hondamendia, gainera behartzuenei gertatzea, hau da, diru gutxi edo diru bako pertsoneei.Horrez gain denbora tarte honetan hainbat indarkeri eta iskanbilaren aurrean egon behar izan dute..."
Mesedegarria izango da bi famatuak bidalitako diru hau? Ala ez da nahiko izango, eurek irabazten dutenarekin alderatuta?? Espero dugu egoera hau hobetzea.



Aspaldiko jendetza handiena bildu da Bilbon, presoen eskubideen alde

Presoen ehunka senidek zabaldu zuten martxa, ilara luzeak osatuta.

Milaka eta milaka pertsonak egin dute presoen eskubideen aldeko urratsa, Bilbon, aspaldian egin den manifestaziorik jendetsuenean. Eta, antolatzaileen esanetan, euskal presoak etxeratuko dituen bidearen lehen urratsa besterik ez da izan, gainera, protesta. Lehenengo, presoen eskubideak beteko dituen aroa sortuko duena, eta, ondoren, gatazka konpontze bidean egonik, presoak etxeratuko dituena. Jendetsua eta beroa izan zen manifestazioa, Bilboko kalerik nagusienak lepo bete zituena. 17:30 puntuan zirenean egin zituen lehen pausoak Autonomia kalean, Casilla parean, eta 18:40 zirenean iritsi zen burua helmugara, udaletxe aurrera. Irteeratik metro gutxira zegoen artean manifestazioaren amaiera, Autonomia kalean bertan, Gordoniz kalearekiko bidegurutzea igaro berri zuela. Protestaren azken lerroetan parte hartu zutenek 18:15 arte ezin izan zuten udaletxerako bidean pausorik eman.







Ehun autobus baino gehiago joan dira Euskal Herri osotik

Euskal Herri osotik milaka eta milaka herritar joan ziren Bilboko manifestaziora, eta auto zein autobus ilara luzeak eragin zituen horrek Bilboko sarreretan. Hain zuzen, ehundik gora autobus antolatu ziren protestarako. Zenbait lekutan, autobusak lortzeko arazoak ere izan zituzten, eskaera handia zela-eta autobus enpresak eskaintzeko ibilgailurik gabe geratu baitziren. Iruñerritik, esaterako, hamabi autobus bete jende joan ziren Bilbora, Azpeitiatik bost, Irundik lau, Errenteriatik bost, Lazkaotik bi, Altsasutik bi, Lasartetik bi, Hernanitik bost, Usurbildik bi, Gaubeatik bat, Aguraindik bi, Zarauztik bost eta Kuartangotik bat.

Metroko hainbat geltoki ere kolapsatu ziren, jende andana hartu ezinik.